Imagen

Sormena eta emozionaleko hezkuntza

Tótem Creatividad fotos

Covid-19k aldaketak sortu ditu gure gizartean, eta batez ere, gure seme-alaben bizitzan. Giza isolamenduarekin bat, familia batzuk lo egiteko arazoak, estresa, antsietatea, haserrea… bizi izan ditugu, horrek guztiak, osasun mentalean eragina izan ditzake. Bizikidetza baketsu batean egoteko, erregulazio emozionala bideratzen duen toki bat ireki nahi dugu, bakoitzaren emozioak ezagutu, maneiatu eta eraldatu ahal izateko testuinguru bakoitzera egokitzeko.

Helburuak:
• Gorputzeko kontzientzia, atentzio kontzientea, harnasketa, barne-kontaktua.
• Emozioen alfabetatzea sustatu, hau da, sentitzen denari izena eman. Beste pertsonek sentitzen dutena identifikatzen ikasi eta hizkuntza ez berbala irakurtzen jakin.

Adierazpen artistikoaren eta sortzailearen bitartez, haurrei tresna emozionalak eta sozialak eskaintzen dizkiegu, gustuko dutena aurki dezaten; Besteei eskai- nitako bizitza aberats bat izan dezaten. Azken batean, esperimentatzeko eta ikasteko toki seguru bat eskaini nahi diegu.
Azken hezkuntza berrikuntza joerekin bat egiten dugu, Eduard Punset eta Ken Robinsonen ildoa jarraituz, hezkuntzari eta munduari egin behar zaion ekarpe- na sormena dela defendatzen dugu.

−Haurrei tresna tekniko sortzaile eta artistikoak eskaintzea gaur egungo mundu aldakorrera hobeto egokitu dai- tezen.

−Jakinmina, tolerantzia, originaltasuna eta malgutasun mentala areagotzea, eta haurra jarrera positibo eta aktibo batez hornitzea.

−Haurrari, inguru seguru batean, emozioen erregulazio positiboaren prozesuan laguntzea. Enpatia, automotiba- zioa, autokontrola eta nola ez, harreman sozialak lantzea

−Hizkuntza emozionala ezagutzea eta estresaren erregulazioa lantzea.
IKASTAROAREN METODOLOGIA:
−Giroa ludikoa eta motibatzailea izango da haurrak ikaskuntzarekin modu emozional batean konektatzeko.−Material artistiko anitzekin lan egiten dugu ( tenperak, pintzelak, modelatzeko masa, koloretako paperak, oiha-

lak, artileak, zurezko margoak, argazkiak, material birziklatuak, etabar). Hauek erabiltzeko modua irakasten die-

gu haurrei, eta barneratzen dutenean, beraiek askatasunez erabili ditzakete beraien emozioak adierazteko.

ZER EZ DA SORMEN  IKASTAROA:

−Ez da eskulan edo marrazketa klase bat, ez dugu marrazten ikasten. Hala ere, konposizio eta esku-trebetasu- naren hobekuntza bat dago. Garrantzitsuena prozesua da. Egun batzuetan ikastaroan sortutakoa etxera era- mango dute, beste batzutan ez. Beti ere, haurrak dira hori erabakitzen dutenak.

ZER DA SORMEN ETA EMOZIONALEKO HEZKUNTZA IKASTAROA:

−Emozioen erregulazio eremu bat da, non sentimendu guztiak ongi etorriak diren eta hauek modu egoki batean bideratzen ikasten dugu. Esperimentazioa librea izanik, kolorez, ehunduraz, eta materialez beteriko ikastaroa da. Begiralea haur bakoitzaren zerbitzura dago, eta oso dibertigarria da!.

ZER EGINGO DA SAIO BAKOITZEAN:

1.- Prestaketarako gorputz ariketa dibertigarriak egingo ditugu. Era berean, nola sentitzen garen jakiteko, gal- dera-itzulia egingo dugu gure beharrizanak hautemanez.

2o Ariketa proposamena: batzuetzan lan emozionalari zuzendua eta bestetan sormen lanari zuzendua. 3o Banakako edo taldeko fase sortzailea.
4o Amaieran, kideei aurkezten diegu egindakoa eta guztion artean sentitu duguna partekatzen dugu.GURASOAK:

Gurasoek dauzkaten proposamen edo zalantzak irakaslearekin hitz egingo dituzte guztiok aberastu gaitezen eta egunero hobetzen joan gaitezen. Hiruhilabete bakoitzean, txosten txiki bat entregatuko da eta bertan landutako edukiak eta haur bakoitzaren bizipenak azalduko dira. Posiblea da begiralearekin banakako bilerak hitzartzea.

Castellano

foto arteterapia curvasfoto arteterapia caretas niños

4 comentarios sobre “Sormena eta emozionaleko hezkuntza

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s