Fisika, Kimika, Matematika, Meteorologia, Geologia, Ingeniaritza…
Zientziak, inguratzen gaituen unibertsoa ulertzen laguntzen die haurrei. Umeek inguratzen dituen mundua ezagutzen eta aztertzen dutenean, natura ulertzen eta baloratzen ikasten dute, izaki bizidunen eta inguruaren artean dagoen elkarrekiko menpekotasuna ulertuz.
−Zientziarekiko interesa piztea era ludiko batean.
−Metodo zientifikoaren ulermena garatzea, egunerokotasunean erabili ahal izateko.
−Sormena, jakinmina eta espiritu kritikoa garatzea.
IKASTAROAREN METODOLOGIA:
−Haurrek aztertu, behatu, alderatu, kontzeptuak lotu, galderak egin, horiek erantzun, eta galdera berriak egin ditzaten aurrerabideak ematen dizkiegu.
−Giroa ludikoa eta motibatzailea izango da haurrak ikaskuntzarekin era emozional batean lotu daitezen.ZER EZ DA DIBERZIENTZIA IKASTAROA:
−Ez da ikastetxeko etxerako lanekin laguntzen duen klase partikular bat.
ZER DA DIBERZIENTZIA IKASTAROA:
−Esperimentazioaren bitartez zientziarekin topo egingo dugun elkargune bat da.
SAIO BAKOITZEAN EGINGO DUGUNA:
- Esperimentu bat proposatuko dugu, eta taldeari galdetuko diogu ea zer uste duten gertatuko dela (hipotesien planteamendua)
- Esperimentua prestatzen dugu eta emaitzak modu ezberdinetan frogatzen ditugu hainbat alditan.
- Emaitzak hipotesiekin alderatzen ditugu. Ondoren, berresten direnak eta berresten ez direnak aztertzen ditugu. Haur bakoitzaren bizi esperientzian oinarrituta antzekotasunak bilatzen ditugu.
- Amaieran, egun horretan ikasi dugunari buruz hitz egiten dugu.
GURASOAK:
Gurasoek dauzkaten proposamen edo zalantzak irakaslearekin hitz egingo dituzte guztiok aberastu gaitezen eta egunero hobetzen joan gaitezen.
ERABILIKO DITUGUN MATERIAL MOTAK:
−Birziklatutako materialak (botilak, kutxak, kartoiak tapoiak,…)−Naturako materialak birziklatuta (hostoak, lurra, pinaburuak,…)−Elikagaiak (irina, ozpina, espagetiak,…)
−Produktu kimiko arruntak eta seguruak ( xaboia, alkohola,…)
– Sakelakoa: 679 664 693 (whatsapp ere) –
e-posta: patatitoextraescolares@gmail.com – Facebook.com/revistapatatito
Un comentario sobre “Diberzientzia”