Goza ezazu Matematikekin jolastuz.
Matematika sortzaileak, norberak nahi duen beste alditan ukitu, konposatu eta deskonposatu, daitezkeen zenbakiak, zatikiak, forma geometrikoak, eragiketa aritmetikoak, algebraikoak, objektuak,… dira.
Haurrak, material hauekin jolasten duen bitartean, ezagutza logiko-matematikoak pixkanaka-pixkanaka bereganatzen ditu, gozatuz, askatasunez eta bere irudimena landuz.
Ezagutza logiko-matematikoak lantzeaz gain, psikomotrizitate xehea edo fina, kontzentrazioa, pazientzia, ukimena, begiaren eta eskuaren arteko koordinazio gaitasuna, banakako eta taldeko lana, belaunaldi arteko harremanak, etab. ere lantzen dira material hauei esker.
TAILERRAREN HELBURUAK
– Haurrek ongi pasa dezatela ikasten duten bitartean.
– Haurrek, edukinen ezagutza beraien erritmo propioan barneratu dezatela, haiei interesgarria iruditzen zaien materiala hautatuz.
– Matematika bizitzan zehar gertatzen diren ohiko gertaerekin lotu dezatela, matematiken erabilera praktikoa jorratuz.
– Edukinak forma konkretutik hasita ikas ditzatela, ondoren forma abstraktua ulertu behar dutenean, erabilgarria izan dadin.
– Ikasteko eta emaitza zuzenarekin jotzeko Norebaren hanka sartzeak baliagarriak eta ezinbestekoak direla ulertu dezatela.
– Kontzeptu abstraktuak buruz ikasi beharrean, lantzen ari diren edukinaren zergaitia eta jatorria uler dezatela eta honela, edukina ulertuz barneratu dezatela.
– Emaitzak beraien kabuz aurkitu ditzatela. Material hauek akatsen kontrol propioa dutenez gero, haien kabuz konturatzen dira zerbait gaizki egin dutela.
TAILERRAREN METODOLOGIA
– Haurrek materialak aukeratzeko eta haiek nahieran erabiltzeko askatasuna daukate.
– Haurrek eskulan matematikoak egiteko aukera izangu dute.
– Giro alaia izango da, jolas etengabearekin eta ipuinekin, haien parte hartzea ezinbestekoa izango da ipuineko pertsonaiek haien helburuak lor ditzaten.
– Material artisauak erabiliko dira, haietariko asko, Montessori metodologian erabilitako material originaletan oinarritutakoak dira. Guztiak paperarekin, kartoiarekin, egurrarekin eta hainbat koloreko telekin eginda daude.
ZER EZ DA MATEMATIKA SORTZAILEEN TAILERRA
-Ez dira klase partikularreko edo laguntza klaseak. Hala ere, tailer honi esker, esparru honetako ezagutzak lantzen dira eta haurren ezagutza maila hobetu egiten da.
ZER DA MATEMATIKA SORTZAILEEN TAILERRA
– Nekerik edo asperdurarik gabeko lan esparru dibertigarri bat da, eta bertan haurrek matematikak ukituz, bagiztatuz, ulertuz, barneratuz biziz eta jolastuz gozatzen dute.
SAIO BAKOITZEAN HONAKO EGINGO DA:
- Haurreei materiales eta programaturik dauzkagun aukera ezberdinak aurkezten zaizkie.
- Haientzat erakargarria dena hautatzen dute eta materiala ematen zaie uki dezaten eta berarekin esperimentatu dezaten. Material horren erabilera zehatza eta materialarekin nola jolasten den azalduko zail haurrei. Ondoren, haurrek, nahieran jolastuko dute materialarekin.
- Eskulana egiten aufkratzen baute, jarraibideak man zaizkie eta aske uzten zaie egiteko. Laguntza eskatuz gero, behar dituzten jarraibideak emango dizkiegu, beraien autonomia errespetatuz.
- Saioaren amaieran, guztiak bildukogara eta bakoitzak azaldu nahi duena adieraziko die kideei.
ERABILIKO DITUGUN MATERIAL MOTAK:
– Montessori metodoan erabiltzen diren materialetan oinarritutako material artisauak.
– Material birziklatuak: (Kartoiak, papera, ohialak, plastikozko botilak, tapoiak, lijazko papera…)
– Naturako materialak (fruitak, fruitu sikuak, hostoak, …)
– Beste batzuk (zinta itsagarria, pintzak, …)
Informazio gehiago 679 664 693 (Whatsapp ere bai)
Un comentario sobre “Matematika sortzaileak”